XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EXTRAPOLE IDEKI BAIONAN

Obrak zalu zalua akulatu ondoan ateak zabaldu ditu joan den ostegunean EXTRAPOLE kultur guneak, lehenagoko PRISUNIC hazkurritegiaren lekuetan.

Gune zabala da ezen lau estaietan hartzen baitu 1200 metra karratuko eremua.

Zolan liburuak proposatuak dira, lehen estaian papereria, bigarrenean diskak eta hirugarrenean losiziel eta bideo jokoak.

Baina Christophe SOULAN, Kultur bitartekariaren arabera saltegi barnean idekia den kafetegiak ekartzen dio berezitasuna gune osoari.

Hor, jendea egon daiteke aizina hartuz, kultura jastatzen: prentsa, multimediak, erakusketak eta gertakariak ezagutuz.

Extrapolek hartzen du beraz Prisunic-en lekua.

Baionako herriko etxea eta komertsanten batasunaren sustengu osoarekin.

Pentsatzen du ez duela jadanik idekiak diren saltegi ttipiei bezerorik kenduko, uste baitu jendeak sentitzen dituen behar berriei ihardesten diela eta kultur kontsumoa duela emenda araziko.

Extrapolek garbi ikusten du Baiona euskal eta gaskoin kulturen bide gurutzean aurkitzen dela.

Ikusten du ere badela jadanik MATTIN denda euskal kulturan berezitua, beraz ez du sail horretan berezitzeko xederik nahiz idekia egonen den euskal kulturari ere.